Hamargarren Kudeaketa Topaketak egin dituzte

Uztarria.eus 2012ko uzt. 16a, 13:29

Joan den uztailaren 12an, Ezagutza Gunea lankidetza sareko dinamiken baitan, X. Gerenteen Kudeaketa Topaketa egin zen, Azkoitiko Loiola Berrikuntzaren egoitzan. 27 ordezkarik hartu zuten parte topaketan, eta enpresen dibertsifikazioaz jardun zuten.

Topaketaren helburua izan da, "datorkigun eszenatokiak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiterako orduan beharrezkotzat jotzen den estrategietako batean sakontzea, hau da, dibertsifikazio estrategia baten inguruko kontzeptu desberdinetaz hausnartzea". Topaketetan esperientzia konkretu bat aurkeztu zen: SAMMIC S.L. enpresan azken urteetan lantzen ari diren dibertsifikazio esperientzia, hain zuzen. Bukaeran eztabaidarako tartea izan zuten bileran parte hartu zutenek.

Sareak 10 urte daramatza Urola Erdiko eragile (enpresa, ikastetxe eta instituzio publiko-pribatu) desberdinen arteko espazio amankomunak zein edozein elkarlaneko proiektutarako ezinbestekoa den kapital soziala indartzera bideratutako baldintzak sortu eta harreman publiko-pribatuak sendotzen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide