Play Back Txapelketa: animatu parte hartzera!

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2012ko uzt. 18a, 11:34

Aurtengo saninazioetan herritarrak izango dira protagonista. Hala, abuztuaren 1ean, 22:00etan hasita, lehen aldiz Play Back txapelketa izango da txosnagunean. Jai hauetako berrikuntzetako bat izango da txapelketa. \ \ Beste urteetan ordu horretan kontzertuak egon izan diren arren, aurtengoan apustu berria egin nahi izan dugu Play Back txapelketarekin. Herritarren parte-hartzea bultzatzeko antolatu dugu txapelketa, kanpotik ezer ekarri beharrik gabe, gu geu izan gaitezkeelako festako protagonista, oholtza gaineko izar edo eta kaleko artista. \ \ Parte hartzeko ez dago ezer egin beharrik. Soilik, e-mail bat bidali behar da haujijijai@gmail.com helbidera. Bertan, kontakturako posta helbide edo telefono zenbakia jarri behar da eta dantzatuko zein antzeztuko duzuen kantua erantsi. Hori besterik ez! \ \ Beraz badakizue, bakarka, binaka, hirunaka, taldeka... nahi duen guztia gonbidatuta dago Play Back Txapelketan parte hartzera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide