Kultur Mahaiko taldeen batzarra gaur (osteguna)

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia

Azpeitiko Kultur Mahaiko taldeek gaur (osteguna) egingo dute urteko bigarren batzarra: 20:30ean, Baigera I aretoan. Sanagustineko kudeaketaren lehen urteari buruzko txostenaz eta kultur mugimenduak aurrera begira izan ditzakeen egitekoez mintzatuko gara, batez ere. Kultur Mahaiko bazkideen batzarra, ohi bezala, urtearen bukaeran izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide