Zezenketak Azpeitiko historian sustraiturik dauden ohitura eta usadioa dira. Batzuk tradizio edota kultura direla diote. Baina horrek, bere horretan, ez dio ezeri zilegitasunik ematen. Hainbat “arte”, “kultura” eta tradizio krudel desagertu dira historian zehar.
Gainera, ikuskizun hau festa giroan ospatzeak balore kaskarrak transmititzen dizkio gizarteari eta bereziki ume eta gaztetxoei.
Bestalde, uste dugu Azpeitiko jaietan zezenketak ez direla derrigorrezkoak. Eta herritar guztiok harro sentitzeko moduko festak nahi ditugu.
Odolik gabeko festak ORAIN!
(Azpeitiko Oinatz Elkarte Animalistak antolatutako kontzentrazioa, Partido Animalista (PACMA), Zezenketen Aurkako Eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkartea (CAAB) eta Plataforma por la Dignidad Animal -en laguntzarekin)
Kartela:
https://www.dropbox.com/s/o8cvhz34jzfyyke/saninaziyuek_eus.jpg