HERRIRA EGUNA, UZTAILAK 28\
\
Herriko festei begira, aurten Herrira Azpeitiko Herri Bilguneak uztailaren 28an, larunbatean, hainbat ekimen antolatu ditu parrandaz gain, aldarrikapena ere nagusitu dadin Azpeitiko kaleetan.\
\
Hona hemen eguneko egitarauaren azalpena:\
\
- 12:00-18:00: Pedalkadaz-pedalkada espetxeetara ekimenak herritar ororen parte hartzea eskatzen du. Bost bizekleta estatiko egongo dira, Kordoba, Villena, La Sante, Sevilla eta Lannemezan-era doazenak. Eguerdiko 12etatik arratsaldeko 18:00etara egongo dira martxan. Ordu laurdeneko txandak egingo dira eta pertsona, bikote edota kuadrilla bakoitzak txandak hartu beharko dituzte. Txandetan izena emateko Orkatz tabernan dagoen taulan jarri beharko da izena.\
\
- 18:00: Sokari tiraka presoak herrira ekimenarekin berriz, herritarron ilusio, desio, konpromiso eta indarrarekin presoz betetako autobusa mugituko dugu. Espetxeetatik herrira ekarriko ditugu autobusari lotutako sokari tiraz. Ekimen jandetsua izan behar du, bai sokari tiratuz, bultzatuz edo animatuz. Herritar guztiok izango dugu sokari tiratzeko lekua. Ondoren ekitaldia izango da.\
\
- 21:00: HERRIRA afaria. Txartelak ohiko tabernetan izango dituzue salgai.\
\
Egun borobila izan dadin, guztion laguntza eta parte-hartzea behar dugu: ANIMATU!\
\
Milesker!!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide