Hasi dira txosnak jartzen

Uztarria.eus 2012ko uzt. 25a, 19:30

Gaur, asteazkena, arratsaldean hasi dira saninazioetako txosnak muntatzen berdura plaza atzean. Hiru jarriko dituzte gaur, eta gainontzekoak bihar iritsiko dira. Guztira sei txosna eta jakien karpa izango dira txosnagunean. Plazan zazpigarrena jarriko dute; festa batzordearena, hain zuzen. Zapatuan, hilaren 28an, irekiko dituzte aurreneko aldiz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide