Kordobako desagertutako bi ume horien harira Espainiak Pako Etxeberria auzi medikuak esandakoari sinesgarritasuna eman dion honetan (Etxeberriak aipatu du su batean aurkitutako hezurrak bi umerenak direla), apika komeni da esatea auzi mediku hura bera Jon Anzaren kasuaz ere mintzatu izan dela. Hemen, adibidez, Berria.info-ko elkarrizketa digitalean esandakoa: "Jazo dena harritzekoa izateaz gain, kasua akats askokoa da, eta horregatik zentzuzkoa da gaur egun zalantza asko izatea bertsio ofizialaz. Izan ere, badirudi bertsio ofizialak garrantzizko puntu batzuk baino ez dituela argitu" (http://www.berria.info/elkarrizketak/216/pako_etxeberria.htm). Elkarrizketatik aparte, off the record-ean, askoz garbiago mintzatu zitzaigun.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide