Semaforo berria Landetako biribilgunean

Uztarria.eus 2012ko ira. 11a, 20:24

Landetako biribilgune ondoan, kiroldegi aldeko espaloia eta Lau Bide jatetxearen aldekoa lotzen dituen oinezkoentzako pasabidean semaforoa jarri dute uda honetan. Errepide zati horretan trafikoa handia izaten da eta, hori ikusita, semaforoa jartzea eskatu zuten bizilagunek Denon Artean ekimeneko bileretan. Udaletik jakinarazi dutenez, 10.000 euroko kostua izan du semaforoa jartzeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide