Martxan dira Jose Antonio Agirre plaza eraberritzeko lanak

Uztarria.eus 2012ko ira. 13a, 13:36

Hasi dituzte dagoeneko Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plaza eraberritzeko lanak. Plaza azpiko garajeetara ura sartzen zelako hasi dituzte lanak, Udalak eta bizilagunek hala erabakita. Arazoari irtenbidea emateko, tela asfaltikoa aldatu eta plaza berrituko dute.

Lanak urtea bukatzerako amaitzea espero dute, eta Udalak lanen %30 (62.100 euro) ordainduko du. Gainontzekoa, %70 bizilagunek ordainduko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide