Estramonioa ibai ertzean

Uztarria.eus 2012ko ira. 13a, 19:26

Udalak estramonio edo asma-belar landare handi bat (argazkian) kendu berri du Urola ibaiaren ertzetik. Landarea estaziorako zubiaren azpian zegoen eta joan den astelehenean, irailak 10, jabetu zen Udaltzaingoa haren izaeraz. Landarea handia zela eta fruitua ematen hasia zela ikusita, "ahalik eta azkarren kentzea erabaki" zuten, Udaletik aditzera eman dutenez, estramonioa "oso droga potente eta hilkorra baita". (AZPEITIKO UDALA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide