Sorginkeria eta alkimia ikastaroa izango da Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2012ko ira. 17a, 19:33

Aupa gazte eta ez hain gazte!!!\ \ Datorren astelehenetik aurrera (hilak 24), Sorginkeriak eta alkimia ikasraroa antolatu dugu. Ukendu naturalak, tinturak, izurriteen aurkako ongarri naturalak, likoreak, ogia, hortzetako orea, xaboia eta xanpua egiten ikasteko aukera izango da.\ \ Biltzeko ordua 18:30ean izango da, baina orduan hitz egingo da, ze ordutan eta egunetan jarri ikastarorako zita. Jendearen arabera erabakiko da, zen ikastaro izango diren; baita ze egun eta ze ordutan izango diren ere. \ \ Printzipioz pare bat hilabeteko iraupena izango du, baina luzatzeko arazorik ez da izango, parte hartzaileek hala nahiko balute behintzat.\ \ Interesgarria dela ez dago ukatzerik, beraz, gogo pixka bat baldin badaukazu, azaldu hilaren 24an 18:30ean Gaztetxera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide