Omenaldia, Infantil Txikiei

Uztarria.eus 2012ko ira. 18a, 12:45

Joan den zapatuan, Lagun Onak futbol klubeko Infantil Txikiek omenaldia jaso zuten. Ricardo Amubietak eta Gorka Ibargurenek entrenatutako taldeak aurreko denboraldian Kopa irabazi zuen. Argazkian, Infantil Txiki taldekoak Lagun Onakeko gizonezkoen lehen taldearekin. Omenaldia eta gero, Espainiako Hirugarren mailako Lagun Onakek Leioaren kontra jokatu zuen, eta 0-1 galdu zuen azpeitiar taldeak. Azpeitiko Taldea sailkapeneko hamaikagarren postuan dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide