Eskolak ere atzegizale

Uztarria.eus 2012ko ira. 18a, 19:35

Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak, Atzegik, ekin dio urteroko sentsibilizazio kanpainari. Aurten, maiatzean hasi beharrean, irailean egitea erabaki dute, kanpainaren edukiarekin lotura zuzena duen data delako. Izan ere, ikastetxeetara eta hezkuntzaren mundura bideratu dute kanpaina Atzegikoek. Altxa dezatela eskua atzegizaleak diren eskolek! leloarekin, hainbat material zabalduko du Atzegik, baita Azpeitian ere -tartean, argazkiko kartela-. Gipuzkoako ikastetxe askorekin jarriko dira kontaktuan, eta irakasle eta ikasleentzako hitzaldiak emateko aukera ere eskainiko diete. "Pertsona desberdinenganako jarrera baikorrak sustatu nahi ditugu, adimen urritasuna dutenenganakoa bereziki", diote.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide