Haizeak eragindako kalteak

Uztarria.eus 2012ko ira. 24a, 19:17

Igande arratsaldean eta gauean haizeak gogor jo zuen boladatan eta, istripu edo gertaera larririk eman ez arren, Azpeitian ere kalteak eragin zituen zenbait tokitan. Esaterako, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegiko egoitzan, frontoiaren estaldurako xafla batzuk bere tokitik atera zituen haize zakarrak. Horietako bat behintzat errepidera erori zen eta, ondorioz, suhiltzaileak bertaratu ziren, Euskal Herria kaleko etxe batetik ateratako argazki honetan ikusten denez. Argazkia gaueko hamar eta erdiak aldera ateratakoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide