Gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina

Uztarria.eus 2012ko urr. 4a, 12:36

Gaur, osteguna, gauerdian hasiko da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpaina. Horren adierazle dira herriko txoko desberdinetan jarri dituzten eta jartzen ari diren egurrezko panelak. Beraz, ordu batzuk barru hasiko dira alderdi politikoak kanpainarekin, eta hutsik dauden egurrezko panel horiek kartelez-eta bete ahal izango dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide