Urtebeterako hitzarmena sinatu dute Udalak eta Hitzak

Uztarria.eus 2012ko urr. 5a, 12:51

Azpeitiko Udalak eta Urola Kostako Hitza-k hitzarmena sinatu zuten herenegun, urriak 3. Hitzako kudeatzaile Uxua Ostolaza, Azpeitiko Euskara zinegotzi Ainhoa Beristain, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta Hitza-ko zuzendari Leire Ventasek urtebeterako hitzarmena sinatu zuten, eskualdeko prentsan euskara bermatzeko helburuarekin. "Urola Kostan euskara zabaltzeko eta indartzeko, eta euskararen normalizazioa lortzeko bidean, Hitza egunkariari laguntzea euskara, gure eskualdean, bide onean jartzea da. Gure hizkuntza, euskara lagundu behar dugu, eta, tamalez, euskarazko produktuak ez dira errentagarriak, urtero defizita sortzen dute, eta horri aurre egiteko gehienez ere defizita estaltzeko adinako laguntza eman beharra dugu instituzioak", agertu dute Udal ordezkariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide