Azken prestaketak Garagardo Azokarako

Uztarria.eus 2012ko urr. 5a, 13:04

Gaur, ostirala, 20:00etan irekiko dute IV. Garagardo Azoka, Berdura Plazan. Iraurgi Saskibaloi Taldeak eta Bertan Merkatari Elkarteak antolatu dute azoka, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin eta asteazkenaz geroztik ari dira muntaketa lanetan. Gaur, azken ukituak-eta ematea falta zaie, irekiera ekitaldirako guztia prest izateko. Gaur, ostirala, PedroMayotarrak taldea igoko da Berdura Plazako agertokira. Zapaturako, berriz, disko festa antolatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide