Paulo VI.eko erdiko kalearen norabidea aldatzeko lanak

Uztarria.eus 2012ko urr. 9a, 18:20

Paulo VI.a auzuneko erdiko kalean trafikoaren norabidea aldatzeko lanak (argazkian) hasi ditu Udalak. Orain arte, ibilgailuak Betharram ikastetxeko jolasleku aldetik O'Clock akademia aldera ibili izan badira, aurrerantzean alderantzizko norabidean joan beharko dira; datorren astetik aurrera izango da hori, lanak orduan bukatzea espero dute eta.

Udaletik esan dutenez, Denon Artean parte-hartze kanpainaren baitan agertu zuten bizilagunek norabide aldaketaren beharra. Auzunearen trafiko antolamenduarekin, orain arteko norabidearekin, kale hori erabiltzen zuten ibilgailuak auzunetik ateratzera derrigortuta zeuden, baita berriro sartu nahi izanez gero ere. Norabide berriarekin, berriz, ez dute horren beharrik izango. Neurri horrekin, Artzubiako biribilguneak jasaten duen trafikoa arintzea ere espero du Udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide