Aurten ere Udarregi Sariketa antolatu du Usurbilgo Bota Punttuba bertso-eskolak. Bertsolari beteranoak gazteekin nahasten dituen sariketa da honakoa, eta bigarren edizioa izango da aurtengoa. Aurtengoan ere hamabi bertsolarik hartuko dute parte bertso-bazkari eta afari formatuko bi kanporaketatan banatuta.
\
\
Ostiral honetan, urriak 12, II. Udarregi Bertso Sariketaren finalerdiko bertso-afaria ospatuko da Aginagako Eliza Zaharrean 21:00etatik aurrera. Finalerdiko bertso-afari honetan Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi, Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Iban Urdangarin eta Nekane Zinkunegi bertsolariek parte hartuko dute.
\
\
Lehen final erdia irailaren 15ean ospatu zuten Agerialde ikastolan, eta Millan Telleriak, Iñaki Muruak, Jokin Matxinandiarena, Xabier Zeberiok, Mikel Mendizabalek, eta Jexux Mari Jauregi "Altzo Txiki"-k hartu zuten parte.
\
\
Bi saioetatik hiruna lagun sailkatuko dira azaroaren 17an Usurbilgo Ageri Alden ospatuko den finalera.