Udalak eta Juan Antxieta Musika Eskolak hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus 2012ko urr. 16a, 20:08

Azpeitiko Udalak eta Juan Antxieta Musika Eskolak hitzarmena sinatu dute gaur, urriak 16, udaletxean; Udalbatzarrak urriaren 2an onartu zuen bi erakundeen arteko akordioa gauzatzea. Eneko Etxeberria alkateak eta Mari Jose Bikendi musika eskolako zuzendariak sinatu duten dokumentuarekin, bi erakundeen arteko harremanak arautu eta funtzioak zehaztu dituzte, prestakuntzari, ekitaldi eskaintzari eta betebeharrei dagokienean. Udalak 47.000 euroko diru-laguntza eman dio musika eskolari 2012. urteari dagokion hitzarmenagatik. Argazkian, Mikel Ibarzabal Festa batzordeburua, Mari Jose Bikendi, Eneko Etxeberria eta musika eskolako zuzendaritzako kide Jabier Beobide, sinadura ekitaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide