Azpeitia Zero Zabor taldeak babes osoa ematen dio \'Ontziratu zaitez\' kanpainari

Azpeitiar12 2012ko urr. 17a, 16:30

Azpeitia Zero Zabor taldeak babes osoa ematen dio, Kutxa Ekoguneak, Urola Erdiko Mankomunitateak eta bailarako udalek abian jarriko duten \'Ontziratu zaitez\' kanpainari, bertan parte hartuz. Hondakinak murrizteko bidean ematen diren pauso guztiak garrantzitsuak dira, eta bide horretan lan egitera animatzen ditu eragile eta herritarrak. Horrela Urriaren 20 eta 26an banatuko diren tuperr-ak jaso eta erabiltzera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak, erosketak egiteko modu erraz, komodo eta garbi bat delako, hurrengo bideoan ikus daitekeen bezala. \ \ http://www.youtube.com/watch?v=6QF7na9UtoA \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide