Burdinbidearen Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus 2012ko urr. 19a, 12:15

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten atzo, osteguna, "epe luzerako harremanak arautzeko". Burdinbidearen Fundaziokoek adierazi dutenez, "akordioak Fundazioak hainbat ekimen antolatu ahal izatea, eta horiek Gipuzkoako errealitate sozio-kulturalean eragina izatea ahalbidetuko du".

Akordioaren sinatze ekitaldian izan ziren Kultura, Gazteria eta Kirol diputatu Ikerne Badiola, Patronatuko presidenteorde Ernesto Gasco, Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioko zuzendari Maitane Ostolaza eta Azpeitiko alkate eta patronatuko kide Eneko Etxeberria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide