Proiektu zehatzak aurkezteko epea zabalduko du Enplegu Planaren foroak

Uztarria.eus 2012ko urr. 19a, 17:37

Joan den urriaren 18an bildu zen, bigarrenez, Urola Erdiko Enplegu Plana gauzatzeko foro sozio-ekonomikoa. Bilera Azpeitian, udaletxean, izan zen. Bertan, eskualdeko eragileek planaren inguruko ekarpenak egin zituzten. "Horrela, ikuspuntu diferenteak gehitzea lortu da diagnostikoan: emakumearena, nekazaritza, merkataritza, industria, hezkuntza, ezinduena...", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Egoeraren diagnostikoa egitea da planaren lehen urratsa eta hori azaroaren 5erako aurkeztuko dute. Foroan ondoren abiatuko diren ekintzen lerroak ere zehaztu zituzten azken bileran. Ondorengo asteotan proiektu zehatzak aurkezteko epeak irekiko dira. Azkenik, foroari eusteko eta iraunkortasuna mantentzearen aldeko iritzia azaldu zuten eragileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide