2012/10/27 16:00-19:00

Umeen trena

Zapatuan, urriak 27, 'Umeen trena' izenpean, trena gaztetxoenengana gerturatzeko ekitaldiak izango ditugu Sanagustin kulturgunean. Batetik, 16:00etan hasita, 'Doraemon eta denboraren trena' filma botako dugu eta ondoren trenarekin lotutako eskulan tailerra egongo da 19:00k arte, Gazteria sailak jarritako begiraleek lagunduta. Tailer honetan egiten diren eskulanak gero Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioan jarriko dira erakusketan. Gainera, parte hartzen duten guztientzat lurrunezko trenean ibiltzeko bi sarrera oparituko zaizkie.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide