Sanagustin kulturgunean aste mamitsua izan dugu aurrekoa ere. Asteazkenean Azpeitiko Erabaki produkzioak-en
Oinaze egoitzak film laburraren aurkezpenera 150 bat lagun etorri ziren, zapatuan trenaren zikloan umeentzako
Doraemon eta denboraren trena proiekzio eta eskulan tailer jendetsua izan genuen, eta igandean II. Azpeitiko Hiria Xake Txapelketa izan zen goizean, eta arratsaldean Ibarrako Alurr dantza taldearen
Izanak dirau, 1512 ikuskizunean ehunen bat lagun bildu ziren. Argazkiak: http://www.sanagustinkulturgunea.net/albistea.php?id_edukia=844&id_kat=1
\
\
Datorren larunbatean Su ta Gar-en kontzertua izango da Sanagustinen. Sarrerak aurrez erosteko,
hemen.