Lagun Onakek aise irabazi dio Balmasedari

Uztarria.eus 2012ko aza. 12a, 12:58

Lagun Onakeko zaleek bi asteaz behineko zita izan zuten zapatu arratsaldean Garmendipeko futbol zelaian, Lagun Onakek eta Balmasedak ligako hamabigarren jardunaldia jokatu zuten-eta. Lagun Onak hasieratik nagusi izan zen zelaian, eta azken emaitzak ere hori islatu zuen. Izan ere, 4 eta 1 nagusitu zen azpeitiar taldea.

Hodei Tena atzelariak sartu zituen aurreneko bi golak. Hirugarrena Gorka Luarizek sartu zuen, eta laugarrena Jon Arruek.

Lagun Onak sailkapeneko zazpigarren postuan dago, hamazortzi punturekin. Datorren jardunaldia ere etxean jokatuko du Lagun Onakek, Portugaleteren kontra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide