Grebak oso erantzun txikia izan du Azpeitian

Uztarria.eus 2012ko aza. 14a, 13:04

Europan osoan zehar mobilizazio eguna izaten ari da gaur CES Europako Sindikatuen Konfederazioak deituta, eta Euskal Herrian CCOO eta UGT sindikatuek lanuztea egitera deitu dituzte herritarrak. Eskualdeko gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LAB sindikatuek ez dituzte herritarrak mobilizatzera deitu eta hori dela-eta greba orokorraren jarraipena oso txikia izaten ari da Urola Kostan, eta Azpeitian.

Goizean, normaltasuna izan da nagusi, eta saltokiak irekita daude lehen ordutik; ohi bezala, herritarrak eguneroko erosketak egitera irten dira kalera. Industrian ere grebak jarraipen eskasa izan du eta enpresak lanean ari dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide