2010eko maiatzean, Reala Espainiako Lehen Mailara igotzeko aukerekin zela, Martin Lasarte entrenatzaileak Vila-real Bren aurkako partidaren aurretik, motibazioa gehiago lantze aldera, bideo bat jarri zien jokalariei aldagelan. Mutilen senideak-eta ageri ziren bideoan. David Zurutuzaren kasuan, besteak beste haren aittitte Enrikeren irudiak zeuden. Handik egun gutxira zendu zen Enrike. Uztarriak bihar hari buruzko liburuxka biografikoa aurkeztuko du, Sanagustinen (12:00).
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide