Zornotzako Udala Ziklokros Saria Unai Orbearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak txirrindulari elkartea

Unai Orbeak irabazi du kadete mailako aurtengo ziklokroseko Zornotza Saria. Bigarren itzulian erorikoa izan arren, lasterketa burua bistan izan du azpeitiarrak uneoro eta lider zihoan Jon Gili aurre hartu dio azken itzulian, erori egin delako. Oier Ibarguren taldekideak berriz 11. amaitu du lasterketa. Horrenbestez, 2013 denboraldiko lehen garaipena lortu du Lagun Onak-Atracciones Sanz taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide