Indarkeria matxistaren aurrean erresistentzia feminista

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista 2012ko aza. 19a, 20:02

Indarkeria matxistaren aurrean erresistentzia feminista! Beldurrak gurekin jai!\ \ Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egun moduan izendatuta dago. Hori dela-eta, aurten ere, Euskal Herrian beste bost emakume erailak izan direla eta milaka salaketa egon direla gogorarazi beharrean aurkitzen gara. Bai gure herrian, Azpeitian, baita gainontzeko euskal herrietan ere. \ \ Urtero indarkeria matxistaren inguruko gogoetak kaleratzen ditugu; ez direla kasu isolatuak, gizarte egituraren ondorio zuzenak direla, intentsitate handiago edo txikiagoan emakume guztiok pairatzen ditugula etabar. \ \ Aurten gogoeta horiez gain, \"beldurra\"-ren bidez emakumeon mugimendu eta bizitzak nola kontrolatzen diren azalerazi nahi dugu. Emakumeoi, edozein unetan erasotuak izan gaitezkeenaren mehatxu horren bidez \"beldurra\" izaten erakutsi digute: gauez kalean bakarrik goazenean, norbaiten pausoak atzetik entzuten ditugunean, kale ilunetatik pasatzean... eta bedur horrek gure mugimenduak mugatzera eramaten gaitu. Etxera joateko pasa beharreko gune ilun hori dela-eta, beste norbaiten zai geratzen gara, gauez bakarrik ibiltzeari uzten diogu, eta \"beldurra\" izan behar dugula ikasi dugun lekuetara joateari uzten diogu. Horrela, kalean libreki ibiltzeko \"askatasuna\" modu sutil baina errealean ukatuta geratzen zaigu. “Beldurra” sistema patriarkalak emakumeon autonomia mugatzeko erabiltzen duen beste tresna bat da. Emakumeoi edozein lekutan askatasunez ibiltzeko eskubidea ukatuz eta gune horiek ere geure egitea debekatuz. Honen adibide garbia dela uste dugu Nuarben izandako hilketa eta erasoek bertara paseora edo korrika egitera lasai joaten ziren hainbat emakumerengan izan duten eragina. Gertaera haiek eragindako beldurraren ondorioz hainbat emakumek bertara joateari utzi diogu nahiz eta emakumeon kontrako eraso gehienak kalean, etxean edo segurutzat jotzen ditugun espazioetan gertatzen diren. Barneratu dugun beldur horrek oinarri batzuk izan baditzake ere garrantzitsua deritzogu horren aurrean hausnartu eta horri aurre egitea, ukatzen zaizkigun espazioak berreskuratuz. Gauak emakumeonak ere badira eta gure bizitza gauez eta kalean egiteko askatasuna izan behar dugu. Era berean, \"beldurtzen\" gaituzten espazio horiek ere berreskuratu egin behar ditugu, bertan pasira edo korrika egiteko ohiturei helduz eta gune horiek ere geure egiñez. \ \ Horregatik, azaroaren 25ean, igandea, Azpeitiko emakumeok Nuarbeko urtegiko inguruari hartu genion beldurra baztertu eta gune hori gure aisialdirako berreskuratzeko 11:00etan bertako ibilbideari denok elkarrekin buelta ematera deitzen zaituztegu. Lehenago, 10:30ean, kotxe karabanan joango gara bertara, eta han urtegiari itzulia eman ondoren, kontzentrazioa egingo dugu bertan, batetik gure herrian erasotuak eta erailak izan diren emakumeak gogoratzeko eta, bestetik, beldurrak gurekin jai duela aldarrikatzeko.\ \ Bertan elkartuko garelakoan!\ \ Indarkeria matxistaren aurrean erresistentzia feminista! Beldurrak gurekin jai!\ \ Egitaraua: \ \ Azaroaren 24a, zapatua: \ \ • Indakeria sexistaren inguruko ikastaroa, Emakumeen Txokoarekin elkarlanean antolatuta. 10:00etan hasiko da, Emakumeen txokoan.\ \ Azaroaren 25a, igandea: \ \ • 10:30ean, kotxe karabana plazatik abiatuta Nuarbeko urtegira.\ \ • 11:00etan, Nuarbeko urtegiari bira.\ \ • 13:00etan, elkarretaratzea.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide