Bart jokatu dute Oilo Soron ...

Erabiltzailearen aurpegia \N

Bart jokatu dute Oilo Soron ere Azpeitiko soziedadeen arteko II. mus txapelketaren lehen faseko kanporaketa (argazkietan, partida batzuk), eta Iñaki Arregi-Iñigo Orbegozo bikotea izan da txapelduna. Arkumea, ardo kaxa eta gazta irabazi dituzte. Julen Etxeberria-Xabier Aranbarri bikotea izan da beste finalista, eta bi parejak txapelketako final nagusira sailkatu dira. Hain zuzen, abenduaren 1ean (zapatua) izango da final handia, Sanagustin kulturgunean, arratsaldez.\ \ Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du mus txapelketa, soziedadeekin elkarlanean, bi helbururekin: soziedadeen arteko hartu-emana gehiago sustatzea, eta Kultur Mahaia diruz laguntzea, ondo pasatuz.\ \ Sariak\ \ - Lehen fasean. Soziedade bakoitzeko bikote irabazleari arkumea eta ardoa (gutxienez zortzi bikotek jokatu behar dute sari hori eskuratzeko).\ \ - Fase finalean. Aurrenarentzat 1.000 euro + txapelak. Bigarrenarentzat 500 euro. Hirugarrenarentzat otarrak. Laugarrenarentzat Sanagustinen afaria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide