Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Teresa Egurrola, 65 urteko emakumea hil du bere gizonak, eta ondoren, bere buruaz beste egin du honek. Araiako etxe batean aurkitu zituzten bi gorpuak. Gertatutakoa salatzeko bihar, azaroak 29, 19:00etan, elkarretaratzea burutuko da herriko enparantza nagusian.
\
\
Gertaera honek argi erakusten du, berriro ere, emakumeon kontrako indarkeriak ez duela etenik, honekin, zazpi baitira 2012. urtean indarkeria sexistagatik erailak izan diren emakumeak.
\
\
Egoera honen aurrean ezin gara etxean gelditu. Guztion ardura da jendartean egunero gertatzen diren indarkeria kasu hauek salatu eta gehiago ez gertatzeko pausoak ematea.
\
\
Horregatik, biharko elkarretaratzera azaltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.
\
\
Erasorik ez dadin egon erantzunik gabe! Indarkeria sexistaren aurka mobiliza gaitezen!
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide