Enekoitz Esnaola Azpeitiko
Uztarria Kultur Koordinakunde zeneko kide ohi eta
Kultur Mahaiko kideak aste honetan hitzaldi bat eman du Alegian, bertako euskara, kultura eta beste arlo batzuetako ordezkariek deituta.
Azpeitiko esperientzia euskara eta euskal kulturaren aldeko lanean. Alegiarentzako estrategia baten bila izenburua jarri zioten Alegiako lagunek. Batik bat, Uztarria koordinakundearen eta Kultur Mahaiaren izaeraz, eraketaz eta antolaketaz aritu zen Esnaola; \"kultura politikoaz\", funtsean, hitzaldian zioenez. Joan den urtean Huhezi Mondragon Unibertsitateko fakultatean gai berari buruzko hitzaldia eman zuen, Uztarriaren eta Kultur Mahaiaren izenean (
hitzaldi osoa), Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren 3. Graduondoko arduradunek gonbidatuta. Argazkian, Enekoitz Esnaola asteazkenean hizketan, Alegiako Kultur Etxean.