Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoak lehen ...

Larunbatean izan zuten Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldia. Izarraitz Igeri Elkarteko 27 igerilariek hartu zuten parte. Batzuentzat lehen lehiaketa ofiziala izan zen eta urduritasuna nabari zitzaien. Txikien gurasoak ere urduri zauden harmailetan, baina uretara sartu artekoa izan zen. Oso emaitza onak izan zituzten Izarraitzeko igerilariek. Hala ere, adin hauetan emaitzak baino helburu garrantzitsuagoak daude; kirola egiteko zaletasuna bermatzea, kirol mailako heziketan, puntualitatea, diziplina edo errespetua bezalako baloreak ikastea, igerilarien arteko adiskidetasuna sustatzea, igeriketako lau estiloak ondo menperatzea eta horren harira iritsiko dira emaitzak. \ \ Hurrengo hitzordua, Gabon Kopa, adin horietako igerilariek izango dute abenduaren 22an, Eibarren. \ \ Hemen larunbateko emaitzak: http://www.afedegi.com/natacion/pdf/datos/natacion/E/2012123_135035_KZL%201%20601rsl.pdf \ \ Bestalde, Ainhoa Goenaga sentsazio onarekin itzuli da Mallorkatik. Mireia Belmonte eta Rafa Muñoz igerilari olinpikoak izan ezik, estatuko igerilari onenak izan dira Mallorkan aste bukaera honetan Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 483 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa Goenaga. Ainhoak bere maila azaldu du eta gustura etorri da, bertan izan den maila kontuan hartuta. Ziur, asko ikasi duela eta aurrera begira esperientzia horrek balio izango diola. Orain eguneroko entrenamenduak egitea gerlditzen zaio, hurrengo lehiaketarako prestatzeko. Eutsi gogor Ainhoa. \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide