Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtarrilaren 12an, gazteok ere Bilbora!!!\
\
Azpeitian gazte antolakunde berriaren eraketarako ZukGua prozesuan parte hartzen ari garen gazteetako zenbaitek, datorren urtarrilaren 12an Bilbon euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen alde egingo den manifestaziorako deia luzatu dugu.\
\
Joan den larunbat arratsaldean, Ziklo Politikoaren Irakurketa atalari eginiko emendakinen hautaketa egin genuen gaztetxean, eta horren ostean ateratako argazkia da ikusgai duzuena.\
\
ESKUBIDE GUZTIEN JABE, EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK ETXERA!!!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide