\'Oinaze egoitzak\' film laburra saritu dute Lekeition

Lekeitioko 35. Zine Bileran saritu du \'Oinaze egoitzak\' film laburra. Amateur mailan, sormenezko filmetan bigarren postua eskuratu du. \ \ Guztira, 350 laburmetrai baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara eta horietatik 30 hautatu zituzten Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan proiektatzeko. Azken epaia larunbatean jakinarazi zuten eta Erabaki produkzioakek ekoiztutako lehen lanak saria eskuratu zuen. \ \ Urrezko antzarra (desentxufatuak) film laburrak irabazi zuen lehiaketa. Lekeition egin zen amaierako ekitaldian frogatu ahal izan zenez, kalitate oneko lanak izan dira aurtengoak, "Euskal Herrian ikus-entzunezko lanek izan duten gorakadaren isla", antolatzaileek nabarmendu zutenez. \ Horren erakusle, amateurren sailean aurkeztu diren zenbait lanen "profesionaltasun maila" azpimarratu zuten. \ \ Hurrengo emanaldiak: \ \ Abenduak 8, larunbata, 12:00etan, Durangoko azokan (Irudienea sailean). \ \ Abenduak 16, igandean, 19:00etan, Azkoitiko Matadexen \ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide