Akordioa sinatu dute Iraurgi Cup kirol klubak eta Halcon bidaia agentziak

Uztarria.eus 2012ko abe. 10a, 12:31

Iraurgi Cup kirol klubak eta Halcon bidaia agentziak akordioa sinatu dute, eta hitzarmen horren arabera, Iraurgi Cupek antolatutako futbol txapelketetako bidaia agentzia esklusiboa izango da Halcon. Gainera, Halconek kudeatuko ditu Iraurgi Cup txapelketetan parte hartzen duten taldeen garraioa eta ostatua. Dena den, agentziak eta klubak, bien artean hartuko dituzte ostatuari-eta dagozkion erabakiak. Argazkian, Meliton Rodriguezek (Iraurgi Cup) eta Maite Lazkanok (Halcon bidaia agentzia). 

Bestalde, Iraurgi Cupen Gabonetako Txapelketa hilaren 28an eta 29an izango da, eta zortzi probintziatako 35 futbol taldek hartuko dute parte bertan.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide