Biziarteko zigorraren inguruko hitzaldia izango da, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Herrira

Ostegunean, hilak 13, 197/2006 doktrinaren inguruko hitzaldia izango da Baigera I-en, 19:00etan hasita. Egundaino, laurogeitik gora euskal preso politikori aplikatu diote biziarteko zigorra dakarren doktrina. Tartean, Juan Karlos Arruti 'Paterra' azpeitiarrari. Hitzaldian, horren inguruan hitz egin eta zalantzak argitzeko aukera egongo da, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren azken erabakiaren atarian. \ \

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide