Duela 3 urte egin zen moduan, Azpeitiko gaztetxean Bertsio Gaua antolatzea pentsatu da. Datorren martxoaren 2an izango da gaztetxean bertan, eta ahalik eta talde desberdinenak (bai musika estilo aldetik eta baita jende aldetik ere) elkartzea dugu helburu.\
\
Dagoeneko sorturik dauden taldeez gain, talde desberdinetako zein talderik ez duen jendea talde berriak eratuz gau aparta igarotzera animatzen dugu.\
\
Hori horrela, bertsio gauaren nondik norakoak hitz egiteko, taldeak zehazteko etabar gaur, abenduak 12, 21:30ean izango da billera gaztetxean.\
\
Denok zaudete gonbidaduta, nahiz eta ezer jotzen ez jakin! Denbora asko zion/k, beraz, ez galdu aukerie ta parte hartu!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide