KORRIKA

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko abe. 18a, 09:02

KORRIKA \ \ Urte honen hasieran hilabetetxo batzuk Galesen pasatzeko aukerie euki nuen. Eztakit jakingo dezuten, baño Euskal Herriko eta Galeseko hizkuntza-egoerie oso antzekue da. Behin baño geyotan egokitu zitzetan batien eta bestien gure egoera linguistikuen berri eman beharra eta beste zenbait gauzen artien “Korrika”ri buruz hitzeiteko aprobetxatze nuen. Zenbait galestarrek ezautzen debe gure Korrika, eta han bertan holako zeoze antolau nayen ere badabiltze. Beste askok etzeben ezautzen eta nik esplikatze niyoben nola AEK-k antolauteko ekimen bat dan, euskerien aldekue, jundaneko 30 urte pasan bi urtez behin antolatzeala, 10 egun ingurun Euskal Herri osuen 2000 Km laisterka eiten ditula jendiek, gau eta egun geldiu gabe, kilometro bakoitze talde batek erosteula eta kilometroz kilometro testigue eskutik eskure pasatzeala, jende moooorduek hartzeula parte eta oso herrikoie dala, batzutan zure herritik goizeko ordu txikiyetan pasatzie egokitzeala eta halare jendie hor eoteala “Korrika” noiz alleauko… Bideuek erakuste nizkoben, eta ni emozionaute, malkue ez nun urruti izeten begi-ertzetik… \ \ Eta esplikatze niyoben ekimena AEK-k antolautekue dala eta eskualde bakoitzien koordinatzaile bat eoteala, baño herri mailan zuek eta ni bezelako jende xumiek antolatzeula dana: propagandie ein, kultur-ekimenak antolau, kilometruek saldu, herriko saltokiyetatik pasau eta “Korrika laguntzaile” izenez diruz laguntzeko prest al dauden galdetu, kilometruek banau, errepidie markau, korrika txikiye antolau… Eta hori dana borondate hutsez, batenbatek inber dula-ta. \ \ Eta beayek FLIPAU ite zeben. Bai bai, “flipau” maiuskulaz. Txundituta gelditze zien zein idea original eta politte dan ikusita, begi-zabalik gelditze zien zenbat jendek parte hartzeun ikusita, holako tinglau bat herritar xumien borondatez nola antolatzean ikusita. \ \ Eta nik pentsatze nuen “eske… ezta gutxiyotako…!”. Gu, nolabait, ohituta gaude holako ekimenak ikusi eta beayetan parte hartzea, baño herri bezela ez gaude makalak holako gauzek aurrea ateatzeko orduen. Eta kanpotik, kaso hontan Galesetik, miresmenez begiratzen digute, eta inbiriz. \ \ Eta nei horrek danak inderrak emateizkit aurten ere Korrikai nere ekarpen txikiye eiteko. \ \ * * * * * \ \ 2013ko Korrika antolatzen parte hartu nahi badezute, azaldu asteazkenien (abenduak 19) Sindikato Zaharrea, iluntzeko 7 t’erditan. \ \ Zenbat eta jende geyok parte hartu antolatzen, orduen eta aberatsoue eta errezoue danontzat. \ \ * * * * * \ \ Eta hemen, girotzen juteko in deben bideotxo politt bat: \ \ http://www.youtube.com/watch?v=ujQ7bpB9H84&feature=share \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide