2012/12/21 Egun osoa

Santo Tomasak

10:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearen diana.

10:30ean, eskuzko pilota finalak, Frontoi Txikian.

11:00etan, Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen kalejira.

12:00etan, XXX. Antzerki Topaketetako Sari Banaketa, udaletxeko aretoan. Panta Rhei taldeak jasoko du sariaAuzokideak obrari esker.

Gaztetxeak antolatuta, kalejira egingo dute trikitilarien laguntzarekin, Etxe Zuri taberna aurretik hasita.

Azpeitiko udazkeneko azoka berezia ere zabalik egongo da, eta baserriko produktuak erosi ahal izango dira Berdura plazan. 

Juan Antxieta Musika Eskolako bandaren kalejira ere 12:00etan hasiko da.

Aizkolari eta harri-jasotzaileen jaialdia ere 12:00etan hasiko da, plazan. Larrañaga eta Olasagasti ariko dira nor baino nor enbor bana nork lehenengo ebaki. Aimar Irigoien eta Goenatxo II.na arituko dira harri-jasotzen. Erakustaldi horien ostean, proba mistoa egingo dute.

Kioskoan, berriz, Iñaki Murua, Amaia Agirre, Millan Telleria eta Beñat Lizaso arituko dira bertsotan. Gai-jartzaile lanak Sebastian Lizasok egingo ditu.

Itsasiko ttuntturroak eta Juan Antxieta Musika Eskolako trikitilariek kalejira egingo dute.

13:00etan, erraldoiek, buruhandiek eta dultzaineroek kalejira egingo dute.

18:00ean, Dantzari Gazteen XII. Dantza Sueltoko Azpeitiko Txapelketa izango da, Sanagustin kulturgunean.  Aipamen berezia egingo zaie Ion Ibarguren eta Idoia Besada dantzariei, Euskal Herriko 36. Dantza Txapelketa irabazi dutelako.

20:30ean, Ingo al deu? musika taldearen kontzertua Frontoi Txikian.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide