Arrona taberna dagoen eraikineko teilatua erori da

Uztarria.eus 2012ko abe. 19a, 16:32

Bustinzuriko Errebaleko laugarren zenbakidun eraikinari teilatua erori zaio gaur, asteazkena. Arrona taberna dagoen eraikina da. Arronanekoek jakinarazi dutenez, tabernaren lokala izan ezik, etxepeko gainerako solairuetako etxebizitzak hutsik daude une honetan. Argazkian ikusten denez, eraikinaren atzekaldeko partean nabari dira teilatuko kalteak; tximinia zegoen tokiaren bueltan, hain zuzen. Arrona tabernak momentuz ateak itxita ditu. Atzo, gainera, lapurreta egin zieten tabernatik. (NEREA URANGA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide