Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez dute zaborra jasoko

Uztarria.eus 2012ko abe. 20a, 13:03

Gabonak direla-eta, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zabor bilketa zerbitzurik izango. Urola Erdiko Mankomunitatea osatzen duten zazpi herrietan ez da izango zerbitzurik: Azkoitian, Aizarnazabalen, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezilen eta Zestoan. Herri horiek "garbi" egon daitezen, abenduaren 24ean eta 31n zabor poltsak ez ateratzeko deia egin dute. Horren ordez, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 20:00etatik aurrera atera ditzatela eskatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide