Gorka Knörr-en \'Irailak 27\' kanta

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko abe. 20a, 17:45

Gorka Knörr abeslariak gaur Gara-n, Ez dugu etsiko disko bilduma aurkeztu duela-eta egindako elkarrizketan: "Txiki eta Otaegi fusilatzen dituztenean, Irailak 27 kantuan, esaten du \'borroka ez da bukatu ondiño, ez da bukatuko, Euskal Herria askatu artio, ez dugu, ez, etsiko\'. Oso mezu politikoa zen eta Ez dugu etsiko kantuak ere mezu bera du. Irailak 27 kantua irailaren 28an idatzi nuen. Negarrez ari nintzen, kolpe izugarria izan zen Txiki eta Otaegirena, sentitu genuen amorru horrek sortarazi zidan lehenengo testua eta gero kanta, berehalaxe. Horrelako sentimendu sakon eta indartsuak sentitzen dituzunean, ateratzen ahal da horrelako abesti bat". Knörrek hogei kantu bildu ditu disko berrian, eta 1976an Donostiako Belodromoan egindako jaialdi batean grabatutako Irailak 27 argitaratu gabeko abestiarekin hasi da. Gara-ko elkarrizketa osoa: http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121220/378831/eu/Ez-dugu-barkamenik-izango-abertzaleen-artean-gutxieneko-batzuk-adostu-ezean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide