Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal dantza sueltoko txapeldun

Uztarria.eus 2012ko abe. 24a, 11:44

Hamasei bikotek hartu zuten parte Santo Tomasetako Dantza Suelto Txapelketan. Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo eta Lezokoak izan ziren parte hartzaileak. Dantzari mutil eta neska onenaren saria Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal azpeitiarrek jaso zuten, eta bi dantzarientzat azken urtea da hau gazteen mailan. Sailkapenean lehenengo bost bikoteak azpeitiarrak izan ziren, eta Sanagustin kulturgunea leporaino bete zen.

Honatx sailkapena: 

1- Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal.

2- Joritz Galarraga eta Laura Olaizola.

3- Unai Odriozola eta Maider Arrieta.

4- Julen Badiola eta Ihintz Iturri.

5- Jon Ibartzabal eta Larraitz Larrañaga.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide