Bertso Parrandako finala izango da gaur, gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko abe. 27a, 23:59

Ez da inozentada bat. Gaur, abenduak 28, Azpeitiko gaztetxean 23:00etan izango dugu aurtengo Bertso Parrandako finala. IRUXE eta SIPIEN izango dira nor baino nor. Alegia, Iban, Ruben eta Josu \'Xenpelar\' alde batetik eta Silvia, Jokin ‘Pio’ eta Eneritz Artetxe beste aldetik. \ \ Giro bikaina izango da, okerrik ezean. Irakurri, bestela, orain bi urteko finalaren kronika: http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1294009116 \ \ Edo, berotzeko, aurtengo bi finalerdietako bideoak ere ikusi ditzakezu. Ea asmatzen duzun nork asmatuko duen ondoen. http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1353879436 http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1355869571 \ \ Gonbidatuta zaude, gustoa baduzu. \ \ Bestalde, larunbaterako ere badugu bertso-plana. Ordizian, Imanol Lazkano era berezi batean agurtu/eskertu nahi izan dute eta "Zubigintzan Artista" izenburupean bertso-jaialdi dotorea prestatu dute. Goierriko bertso-eskolak eta Argi Berri elkarteak batera prestatutako saioan, Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta beste bertsolari andana izango da kantuan. Hemen informazio osatuagoa: http://www.ordizia-euskaraz.com/albisteak/imanol-lazkano-zubigintzan-artista-bertso-jaialdia. \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide