Animo gazteak!!!\

\N 2013ko urt. 3a, 12:14

Sei urteko espetxe zigorrera kondenatutako Oarsoaldeko bost gaztetatik hiruk ezkutatzeko erabakia hartu dute beren militantzia politikoarekin aurrera jarraitzeko.\ \ Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro eta Arkaitz Anza (argazkian ezkerretik hasita lehenengo biak eta laugarrena) dira ezkutatzeko erabakia hartu duten gazteak, eta salatu dute Segi gazte antolakundean egindako lan politikoagatik zigortu dituztela. Horrez gain, nabarmendu dute epaia torturapeko aitorpenetan oinarritua dela eta horri erantzuteko modurik eraginkorrena ezkutatzea dela ebatzi dute. Hona hemen Xabier Lujanbio azalpen horiek ematen agertzen den bideoa: http://www.naiz.info/eu/mediateca/video/espetxe-zigorra-jaso-duten-errenteriako-hiru-gaztek-ezkutatzeko-erabakia-hartu-dute\ \ GURE ETXEKO ATEA ZABALIK DUTE! GAZTE BAT GEHIAGO EZ!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide