Argazki elkartekoen erakusketa berriak

Uztarria.eus 2013ko urt. 3a, 16:57

Urte berriarekin bi erakusketa berri abian ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak, bata Lagun Onak MBren egoitzan eta bestea Baigera I-en. Mendizaleen tabernan (argazkian) Alaitz Lizarralderen, Gorka Arregiren eta Miguel Angel Iriarteren lanak daude ikusgai; eta Borja Eizagirrerenak, Javier Ruiz Larrinagarenak eta Angel Olabarriarenak, berriz, jubilatuen tabernan. Otsailaren 28a arte luzatuko dira bi erakusketak. Argazki Elkarteari buruzko informazioa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide