Euskararen patologiak eta Azpeitia

\N 2013ko urt. 4a, 19:39

Aste honetan eskaini dute ETBn Esatea be! bakarrizketa saioa. Txisteen artean bat azpeitiarrei buruzkoa. "Itzulitis larriaren" inguruan ari da Kike Amunarriz: \ \ Bartzelonan, Gracia auzoan, ikasleen pisu batean elkartu dira bi andaluziar eta bi azpeitiar. Lehenengo eguna dute elkarrekin eta hantxe ari dira elkarri kontatzen non bizi diren, zer egiten duten, zer gustatzen zaien, eta halako batean azpeitiarraren txanda iritsi da, eta: \ \ - Pues yo vivo cerca de… cerca de… -beste azpeitiarrari galdetzen dio- Hi erderaz nola esaten dek "kanpofuola"? \ \ (Bideora lotura zuzena ezin dut egin, baina EITB-ren webgunean aurkitu daiteke. Bideoan seigarren minutu inguruan hasten da azpeitiarrena. )

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide