Abian da gaztetxeko jertseen marrazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2013ko urt. 15a, 12:55

Gaztetxeko jertseak ateratzeko asmotan gabiltza, baina jertseko marrazkia geuk egin beharrean, lehiaketatxo bat egitea pentsatu dugu. Horretarako, marrazkilari zein artista guztiei dei egin nahi dizuegu bertan parte hartzeko. Irabazleak, bere lana jertseetan ikusteaz gain, saskitxo bat jasoko du. \ \ Hemen, bete behar diren baldintzak: \ \ - Kolore bateko marrazkia izan beharko da. \ \ - "Azpeitiko Gaztetxie" idatzita egon behar du. Horri marrazkiren bat jarri ala ez, egileak erabakiko du. \ \ - Parte hartzaile bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu ditzake. \ \ - JPG formatuan e-posta honetara bidali behar da: azpeitikogaztetxie@gmail.com \ \ - Lanak bidaltzeko azkenengo eguna otsailaren 7a izango da (ostegun gizen). \ \ - Lanarekin batera, egilearen izena eta telefono zenbakia jarri behar dira, irabazlearekin harremanetan jarri ahal izateko. \ \ - Kremaileradun eta kremailera gabeko jertseak aterako ditugu. Beraz, jertsean irabazlearen lana non kokatu, berarekin erabakiko da. \ \ Beraz, badakizue, animatu marrazkitxoren bat egitera, eta nola ez, ondoren, jertseak erostera!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide